XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
14.garren Atala 1. Lege honen 6.garren atalean aitortzen diren eskubideak egiteratu daitezen, herri-agintariek Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Herri-Arduralaritzari atxikitako lanariak arian-arian euskalduntzeko xedezko neurriak hartuko dituzte.
2. Herri-agintariek erabakiko dute zein lantokitarako izango den beharrezko bi hizkuntzak jakitea.
3. Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen lur-eremuango Arduralaritzako gainerako lantokietara sartzeko egin daitezen baztertze-indarrezko azterketetan, beste merezimenduen artean hizkuntza ofizialen jakintzamaila hartuko da kontutan; horren haztaketa lanbide-maila bakoitzerako egingo du Arduralaritzak.
BIGARREN ATALBURUA
Euskeraren irakaskuntzango erabilpena.
15.garren Atala Ikasle guztiei, hezkuntza-maila berezitan, irakaskuntza euskeraz eta gaztelaniaz hartzeko eskubidea aitortzen zaie.
Horretarako Legebiltzarrak, edo hala badagokio Jaurlaritzak, elebitasuna arian-arian Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko hezkuntza-erapidetza osora hedatu dedineko xedezko neurri egokiak hartuko ditu.